Misión, Visión y Valores - IES Altsasu BHI - Ikasnova
Misión, Visión y Valores - IES Altsasu BHI
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Xedea
Ondorengo hau da IES Altsasu BHIren xedea:
Sakanako Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe publikoa bi hizkuntza-eredu, A eta D, eta bi Hezkuntza etapa, DBH eta Batxilergoa, eskaintzen dituena.
Bizikidetzan, berdintasunean eta pertsonekiko nahiz naturarekiko errespetuan oinarritutako ikaslearen garapen integrala, akademikoa zein pertsonala helburu duena.
Ikasle guztiak gizarteratzen laguntzen duena, inolako diskriminaziorik gabe.
Irakasleak etengabe teknika, aurrerapen, metodologia eta ikasketa-plan berrietara irekita egon daitezen bultzatzen duena; adibide gisa ahozkotasuna, lan-kooperatiboa eta IKT-en erabilpena.
Etengabe modernizatzeko eta garai berrien beharretara egokitzeko lan egiten duena.
Zentroan lan egiten duten langile guztien ongizatea ahalbidetzen saiatzen dena.
Ikuspegia
Ikuspegia
Honako helburu hauek lortzeko konpromisoa hartzen dugu:
-
Sakanan Bigarren Hezkuntzako erreferentziazko ikastetxe publikoa dena, ikasleen prestakuntza onagatik eta kalitatezko antolaketarengatik.
-
Ikasleen garapen integrala bultzatzen duena, beren gaitasunak garatzen dituena, aniztasuna kontuan hartzen duena, inklusiboa, eta helburu dituenak ikasle autonomoak, aktiboak, pentsamendu kritikodunak, osasuntsuak, sortzaileak eta emozioei begiratzen dietenak.
-
Ikasle eleaniztunak dituena, euskara eta euskal kultura ardatz dituenak D ereduan, eta euskara barne hartzen duena A ereduan. Komunikazio-hizkuntzatzat euskara duena, eta euskararen erabilera eta euskararekiko atxikimendua sustatzen dituena.
-
Formazio eguneratzen duen irakasleria duena, ikastetxearen beharrei egokiturik eta koordinaturik lan egiten duena.
-
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan metodologia eguneratzen duena, metodologia aktiboen alde egiten duena, ikasleen etorkizuneko beharrei begiratzen diena, ikasketa kooperatiboa eta parte hartzailea bultzatzen duena, eta Ikasleei eskola-arrakasta lortzen lagunduko dieten laneko ohiturak eta teknikak ematen dizkiena.
-
Hezkuntza Komunitateko kideen arteko errespetuzko tratua eta elkarlanerako giro egokia dituena, hezkidetzan oinarritua, kideen jatorri, kultura eta generoa edozein dela ere; eta ikastetxeko kide izatearen sentimendua sustatzen duena.
-
Sakanan errotutako eragilea, ingurunea zaindu eta baloratzen duena, eskualdeko eta hezkuntzako kide, erakunde eta sareekin elkarlanean aritzen dena, eta parte-hartzea sustatzen duena.
-
Instalazioak berritzen eta hornitzen dituen ikastetxea, hezkuntza-komunitateko kideen erosotasuna hobetzeko, energiaren kontsumo arduratsua bultzatzeko, baliabide digitalak lortu eta zentzuz erabiltzeko, eta metodologiari laguntzeko.
Balioak
Balioak
Hezkuntza komunitatean bultzatu nahi ditugun balioak honakoak dira:
-
Pertsona guztien berdintasuna, generoaren, arrazaren, sinesmenaren eta gaitasunaren gainetik.
-
Pertsona guztien errespetua eta duintasuna.
-
Kezka intelektuala eta ezagutzaren aldeko ahalegina, giza aberastasun gisa.
-
Sormena eta izpiritu kritikoa.
-
Lankidetza eta talde-lana, ahalegina eta norberaren autonomia.
-
Aukera-berdintasuna, integrazioa bultzatuz.
-
Instalazioak, ingurunea eta ingurumena zaintzea.
-
Indarkeriaren gaitzespena, gatazkak elkarrizketa eta bitartekaritzaren bidez bideratzea.